MUSIKA

Euskadiko Orkestrak Madrilen arituko da Luis de Pablo konpositorearen omenaldian

Kontzertua José Ramón Encinar maisuak zuzenduko du. Zuzendari honek lotura estua du Luis de Pabloren lanarekin, izan ere berari eskaini zion konpositore bilbotarrak El viajero indiscreto opera.

Egitaraua Vendaval obraren Potpourri-rekin irekiko da; 1994an konposatua, Orkestrak estreinako aldiz interpretatuko du. Ondoren Asier Polo bakarlari izango duen biolontxelo eta orkestrarako Frondoso misterio izango da entzungai, 2001ean Luis de Pablok Asier Polori berari eskainitakoa. Jada bigarren zatian, De Pablok 1989an sortutako flauta eta orkestrarako Figura en el mar lana interpretatuko da. Cécile Daroux frantziar flauta-jotzailearekin batera interpretatuko duen partitura hau, orain gehituko du Euskadiko Orkestrak bere errepertoriora.

Kontzertu sinfoniko hau ospatzeaz gain, Luis de Pabloren 80. urtebetetzea ospatzeko antolatutako ziklo monografikoaren baitan maiatzaren 21ean ganbera-kontzertu bat izango da eta egun herratan bertan Luis de Pablok berak maisu-eskola bat emango du.

Egitarau osoa honako hau izango da: Vendaval. Potpourri; Frondoso misterio; eta Figura en el mar.

Euskadiko Orkestrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button