ESZENA

Natxo Monteroren “Barbecho”

Heraklitoren esaldia egin du bere Natxo Monterok: “Denbora da dadoetan tranpa egiten duen haurra; hala, bada, gobernatu egiten gaitu”.
La Fundicion aretoan izango da Natxo Monteroren Barbecho obra ikusgarria, ekainaren 14 eta 15ean. 

Bertatik jakinarazi digute zertan oinarritzen da Monteroren lana: “Heraklitok hizpide duen denbora ez da Kronos, erlojuen eta eternitatearen denbora. Aión da, aldien eta uneen denbora; jolasak elikatzen dituen denbora, hain zuzen ere. Barbechok, jolasaren bidez, une horien hauskortasuna arakatzen du, uneok gutako bakoitzarekin duten harreman intimoa, nor garen azalarazteko duten berezko ahalmena.
Jolastu, baina ez tren txiki batekin, gizakiok jolasten dugun moduan baizik. Musika entzuten dugunean, jolasten ari gara; dantzan egiten dugunean, jolasten ari gara; paseoan bagoaz, jolasten ari gara. Zentzu ludikoa hori da, lana, betebeharra edo eginkizuna ez dena. Hortik kanpo dagoen guztia, guretzat, jolasa da. Eta gizakia jolasten duen animalia da, izatez”.

Lur azpitik sorturiko gizakiak dantza ikusgarriak egingo ditu Bach eta Vivaldi musikarekin bat eginez.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button