ARTEA

“Naturhomo” erakusketa, natura eta gizakiaren arteko uztardura

Hirurogei pieza akriliko eta paper gaineko tintarekin, Bilbao Art District ekimenaren eskutik datoz obra bakarra osatzen duten Karina Bronzini argentinarraren  margolanak. Erakusketa ekainaren 29ra arte bisitatu ahalko da, Bilboko Aerre Espazioan.

Fusio naturalaren oinarrizkoena eta primitiboena berrestea da Naturhomo,  (latinetik: natura eta homo), eta artelanek autoritatea berekin daramate, bi terminoak guztiz zatiezinak direla ulertzeko. Hala, lehen planoan, gure oinarri biologiko ukaezina islatzen dute. Naturhomok, hortaz, bizia ospatzearen aldarrikapenaz batera, abiapuntua proposatzen du.

Premisa horri eta erabateko esker oneko espirituari buruz, Karina Bronzinik irudizko munduaren zati bat irudikatu du itsasoko, lurreko eta giza zatietako elementu bizidunekin sortutako irudi eta izaki hibridoen bitartez. Eta, beste behin ere, bat-bateko keinuz egiten du, pintzelkada gogor eta trazu solteen bitartez; boterea eta grazia ematen dizkie margolanei, bere esperientzia pertsonalaren begirada analitiko, erradikal eta zorrotzari ihes egin gabe.

Bilbao Art District ekimen publiko-pribatua da, hiriaren ehunka ekimen artistiko eta kultural garatzen dituen jarduerei laguntzea helburu duena.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button