MUSIKA

Itziarren Semeak taldeak disko berria kaleratu du

Gaurtik aurrera kalean da Mungia inguruko Itziarren Semeak taldearen lan berria. Lehen Lerroak diskoak Euskal Rock Erradikaletik edaten duten 14 doinu biltzen ditu.

Ska-punk talde bizkaitarrak maitasuna eta borroka uztartu ditu grabazio berri honetako 14 doinuetan. “Lucio Urtubia, Laboa eta Oteiza dira euren heroi-antiheroiak titiritero kuadrila honentzat”.

Horrez gain, gaurko eguna aukeratu dute diskoa plazaratzeko duela 30 urte hil zuten Bobby Sands IRAko kidea omentzeko. Izan ere, seikoteak kantu bat jaso dute haren omenez. Irlandarra 66 eguneko gose grebaren ondorioz hil zen. Horrez gain, Rancid talde iparamerikarraren bi bertsio ere grabatu dituzte. Halere, nabarmendu behar da taldekideek The Clash, Kortatu eta Negu Gorriak taldeak miresten dituztela.

Diskoa Andoaingo Garate estudioetan grabatu dute, eta hainbat musikariren laguntza izan dute, tartean, Francis (Doctor Deseo), Ezkerra (Oliba Gorriak) eta Arkaitz (Anger).

Taldea honako musikari hauek osatzen dute: Ibon (ahotsa); Manex(gitarra eta ahotsa); Jebi JOB (baxua); Unai (bateria); Irkus (saxoa); eta Asier (tronpeta). Bihar bertan aurkeztuko dute lan berria Berritxun, eta etzi Bilboko Kukutza gaztetxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button