ARTEA

Naturarik onena argazkietan ikusgai

Alemaniako Natura Argazkilarien Elkartea 2000. urtean hasi zen urtero European Wildlife Photographer of the Year lehiaketa antolatzen. Urteroko argazki onenekin bilduma bat antolatzen da munduko hainbat hiritan erakusteko. Gasteizera iritsi dira irudi gozagarriok oraingo honetan eta otsailaren 3ra bitartean ikusi ahalko dira.

Azken edizioan Europako 39 herrialdetako 14.000 argazkik hartu zuten parte. Kasu honetan, erakusketak sormen eta edertasun handiko irudiak ditu ikusgai.
Animaliak, landareak eta paisaiak beste ikuspegi batetik erakusten dizkigute natura-argazkilariek; horrela, gure arreta erakarri eta biodibertsitatearekiko interesa eta defentsa bultzatzeko, kontzientziatzen laguntzen digute, hala edo nola.

Hemen ikusta ditzakezue horrelako irudi batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button