MUSIKA

Cohen taldeak lan berria aurkeztuko du Donostian

Urnietako Cohen post-hardcore taldeak Cancer Days izenburuko diskoan grabaturiko kantuak aurkeztuko ditu ostiralean, otsailak 1, Donostiako Doka Kafe Antzokian. Urnietakoekin batera Yaw donostiarrak izango dira. Kontzertua Harrobia Zuzen programaren hirugarren denboraldiko bigarren emanaldia izango da.

Cohen bandaren lana Karlos Osinagak grabatu du Tolosako Bonberenea estudioetan 2011ko azaroan eta abenduan. Bateria, berriz, Mario Patiñok grabatu zituen Bartzelonao La Atlantida estudioan. Kontzertuaren antolatzaileen arabera, diskoa “gordina, zuzena eta bizia” da. Diskoa bost kantuko Epa da eta Kaiowas Records zigiluak argitaratu du Desert Pearl Union kolektiboaren laguntzarekin. Nabarmendu behar da hirukote gipuzkoarrak Refused banda suediar ezagunarekin jo zuela iaz Bartzelonan eman zuen kontzertuan.

Teething eta Despeñaperros, Leioan

Estilo gogorrekin jarraituz, Gure Hitzak promotoreak otsailaren 2an Leioako Udondo gaztetxean izango den kontzertuaren berri eman du. Hala, larunbatean Teething (Madrid, crust eta grind) eta Despeñaperros (Bilbao, crust-sludge) taldeak izango dira agertokian.

Teething taldean Another Kind Of Death eta The Married bandetako taldekideek jotzen dute, eta euren eraginen artean Cursed eta Napalm Death daude. Izan ere, azken horiekin laster bira bat abiatuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button