LITERATURA

“Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?”

Horixe da gaur goizean, prentsaurrekoan aurkeztu den Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioaren titulua eta hausnarketa-gaia. Apirilaren 23tik 29ra bitartean, makina bat idazlek eta proposamen literariok bilduko ditu Gutun Zuriak, naturarekin harremanean egoteko eta ingurunearekin oreka bilatzeko beharraz sakonki berba egiteko. Natalia de Miguel (Bilbo, 1986) koreografoaren Clara piezarekin inauguratuko dute jaialdia. Bilboko artistak Azkuna Zentroaren dantza garaikideko egonaldian egin duen lanaren emaitza da obra.

Aurtengo arrazoinamenduen artean, kapitalismoan oinarritutako egungo gizarteari egindako kritika izango da nagusi, eta hala naturarekin bat eginez, zoriontasunaren bilaketaz idatzi duten hainbat idazleren testigantzak haizatuko dira bertan, horretarako propio eratu diren hitzaldi, eta elkarrizketen bidez. Horietan, eta batzuk aipatzearren, honako idazleek hartuko dute parte: Manuel Rivas, Stefano Mancuso, Eudald Carbonell, Maja Lunde, Lars Myting, Bernardo Atxaga, Hasier Larretxea, Ixiar Rozas, Maider López, Aingeru Epaltza, Juanra Madariaga, Terry Tempest Williams eta Cesar Aira, besteak beste.

Idazleekiko egunez eguneko zita jakiteko, hona hemen egutegia.

Oinarritzat, Henry David Thoreau idazlearen figura hartuko da, joan den urtearen hondarretan bera jaio zela berrehun urte bete dira eta. Idazle hori naturaren defendatzaile unibertsaltzat hartu da, eta Walden eta Desobedientzia zibila lanen egilea izan zen. Berak proposaturiko hainbat ideiaren bidez (hippie mugimenduaren sorketan oinarrizko printzipiok izan zirenak)  jaialdiak hausnarketarako bazka luzatu nahi dio zaleari.

Aurten, Gutun Zuriak berrikuntza ugari izango ditu, hala nola, Spoken Word poesiaren Nazioarteko Lehendabiziko erakusketa. Gainera, Nazioarteko Liburuaren eguna ere ospatuko da Azkuna Zentroan ELE! poesia eta musika ikuskizunarekin (Federico García Lorca, Lauaxeta, Hernández, edo Cernudaren testuak). Menhir Instalación 0 izeneko instalazio interaktiboa eta performancea ere ikusi ahalko da apirilak 23etik 29ra.
Erakusketak eta zinema ziklo bat ez dira faltako, eta hala,  XIX. Mendeko Euskal Herritik bidaia erakusketa, Zinematekako ziklo berezia, Zientziatekako dibulgazio programa, eta baita ikasleei zuzendutako sormen literarioaren inguruko tailerrak ere antolatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu