ARTEA

Naturako argazkiak paratu dituzte BlackBoxBilbao

Antonio Lopezek naturan eginiko argazkiekin osaturiko erakusketa jarri du BlackBoxBilbao aretoan. Irudi bat, istorio bat. Irudi gabeko, mila istorio izeneko erakusketa bihar inauguratuko dute eta martxoaren 30era bitarte egongo da zabalik.

Natura da Lopezen erakusketaren gai nagusia, eta irudi ikusgarriak biltzen ditu. Une errepikaezinak ikus daitezke. Naturaren zale izan ala ez, bisitari guztiek ikaragarri gozatuko dute naturako irudi koloretsu hauekin, batez ere gaztetxoenek.

Argazkilariak modu tradizionalean egin ditu argazkiok, formatu ertaineko kamera analogikoarekin eta abiadura handiko teknikekin, espezieak naturan bertan hartuz. Orotara, tamaina ertaineko dozena bat irudi daude izango dira ikusgai bihartik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button