ARTEA

Natura hilen argazki-lehiaketa

Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez erakusketako obretan inspirazio iturria topatu beharko dute zaleek, orain bidean dagoen Natura hilen argazki-lehiaketan parte hartu nahi izanez gero. Gaur jarri da martxan, eta ekainaren 28ra bitartean bidali ahalko dira argazkiak.

Izan ere, natura hilak izan ziren Basterretxearen genero gogokoenetako bat, “argia objektuen gainean aztertzeko. Oro har, haren begirada beti zen plano labur edo itxi bat, xehetasun bat eta planteamendu formal frontala”.
Erakusketan, “artistak erabili zituen erregistro desberdinetan zehar ibilbide bat egiten da: familia-argazkia, bere eskultura eta beste batzuena irudikatzekoa, bidaia-koaderno eta erreportaje gisakoa, argazki ludikoa eta estudiokoa, fotogrametan esperimentala, ikerketa etnografiko gisakoa, publizitate-motako argazkigintza, collage eta fotomuntaketetan, etab. Beraz, erreferentzia horiekin artistaren lekukoa hartzea proposatzen dizugu, eta gai bakoitzerako egokia iruditzen zaizuna islatzea kamerarekin edo mugikorrarekin”.

Egile bakoitzak nahi adina argazki bidali ahalko ditu Instagramen bidez, koloretan eta zuri-beltzetan.

Parte hartu nahi baduzue, hona hemen bete beharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button