MUSIKA

“Itxuraz, hutsala” argazki erakusketa, Gasteizen

Blackkamera Argazkigintza Eskolako ikasleen erakusketa dago ikusgai Gasteizko Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan; Itxuraz, hutsala izenburupean inauguratu dute, eta otsailaren 8ra arte egongo da zabalik.

Josu Zaldibar Hierro da erakusketaren komisarioa. Bilbon jaioa 1965ean, BlackKamera Argazkilaritza Eskolako zuzendaria da, ikasketa-burua eta tailerren koordinatzailea.

Itxuraz, hutsala erakusketa Blackkamera Argazkigintza Eskolako ikasleen erakusketa kolektiboa da, “inguru hurbilean dokumentatuta, hasiera batean motibatzen ez gaituen edo gure interesa pizten ez duen horretatik harago begiratzen ahalegintzeko arrazoi bat emanez, baita egunerokotasunean kontatzeko zerbait berria eta interesgarria aurkitzeko ere”.

Irudiak askotarikoak dira, “lan dokumentaletatik lan pertsonalagoetara eta hunkigarriagoetara”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button