ARTEA

Natalia Suarez, Claudia Rebeca Lorenzo, Ivan Gomez eta Irati Inorizaren lanak, “Barriek 2020” programan ikusgai

Bizkaiko Foru Aldundiak Barriek 2020 programa sutatu du beste behin, eta  bekak jaso dituzten artisten lanak izango dira ikusgai Rekalde Aretoko erakusleihoan. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da, eta Natalia Suarez, Claudia Rebeca Lorenzo, Ivan Gómez eta Irati Inorizaren lanak erakutsiko dira. Atzo, hain zuzen ere, Natalia Suarezen erakusketarekin abiarazi zen Barriek 2020 programa.

Barriek ekimenaren helburua argia da: “gizarteari ezagutaraztea sormen handiko Bizkaiko artista talentudun berriak”. Izan ere, Barriek “artisten lanak hedatzeko eta bistaratzeko plataforma da, eta berari esker Bizkaian aukerak ematen zaizkie sortzaileei berriei”.

Otsailaren 5etik martxoaren 1era lehen txanda izango da eta Natalia Suárez Ortiz de Zarate (Gasteiz, 1994) egilearen lanak erakutsiko dira. Unibertsitate-ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean eta Lisboako FBAULen. 2018an Bizkaiko Foru Aldundiaren arte sorkuntzako beka jaso zuen eta Tabakalerako egonaldi-programan izan zen, Donostian; 2019an AiR Sandnes nazioarteko egonaldi-programan aritu zen (Norvegia). Hainbat erakusketa kolektibotan izan da: Markak, Okela Sormen Lantegia (Bilbo) eta Dime Dame Galería Aire aretoan, besteak beste.

Ondoren Claudia Rebeca Lorenzoren obra etorriko da, gero Ivan Gomezena eta azkenik Irati Inorizarena. Lanak txandaka erakutsiko dituzte, hilean behin aldatuta, gutxi gorabehera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button