BESTELAKOAK

Narratiba solidarioaren inguruko 4. Literatur Lehiaketa

Osmundo Bilbao Garamendi misiolaria Muskizen jaio eta 1982an, 37 urte zituela Ugandan hil zuten, pobreenei laguntzen ziharduen bitartean. Honen omenez sortu dute lehiaketa hau ondorengo oinarrietan.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da 18 urte edo gehiago edukitzea. Laneko gaia pertsonen arteko elkartasunari buruzkoa izan behar da. Muga bi baino ez daude: argitaragabeak izatea eta espazio bikoitzean idatziz bi folio baino luzeagoak ez izatea. Testua gaztelaniaz zein euskaraz idatzi ahal izango da.

Originala hiru aletan aurkeztu beharko da. Testuak honako helbide honetara bidali behar dira: Gaztegunea, Muskiz 48550 Bizkaia, eta gutun-azalean hauxe idatzi: Osmundo Bilbao literatur lehiaketa Alez Ale.
Originalak aurkezteko epea 2010ko irailaren 24an bukatuko da. Gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartu beharko da eta bertan parte hartzailearen izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea eta telefonoa idatzi beharko dira. Halaber, gutun-azalaren kanpoan idatziaren leloa zehaztu beharko da.
Sariak hauexek dira: lehenengoa, 300 €, bigarrena, 200 € eta hirugarrena 100 € eta diploma bana.

Boluntak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button