MUSIKA

Napoka Iriaren “Arnasten ikasteko berriz” biraren amaiera

Arnasten ikasteko berriz diskoaren aurkezpen biraren azken kontzertuak emango ditu Napoka Iria bikoteak hil honetan.

Duela urte eta erdi argitaratu zuen taldeak disko hori, eta harrezkeroztik makina bat emanaldi egin dituzte, tartean, Japonian, Italian eta Polonian.

Ander Mujikak eta Miren Narbaizak osatzen duten taldeak, gainera, aurten hamar urte beteko ditu; hortaz, hil honetan emango dituzten sei kontzertuak bereziak izango dira oso. Kontzertu horien ostean, Napoka Iriak atsedenaldia hartuko du; halere, Mujikak eta Narbaizak Joseba Baleztenaren Joseba B. Lenoir Gang egitasmoan parte hartuko dute udaberrian.

Napoka Iriaren azken sei kontzertu horiek hauexek dira: 8an, Zarauzko Putzuzulon, Mursegorekin; 13an, Bergarako gaztetxean, Joseba B. Lenoir Duorekin; 14an, Ondarroako Portuan, Mobydick bizkaitarrarekin; 15ean, Oñatiko Gaztelekuan; 20an, Miarritzeko Atabal aretoan, Kasse Mady Diabate taldearekin, Bi Harriz Lau Xori jaialdiaren baitan; eta, amaitzeko, 21ean, Berako Kataku tabernan, Elvos Cainorekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button