MUSIKA

Napoka Iriak, agur

Napoka Iria bikoteak, Ander Mujikak eta Miren Narbaizak, jotzeari utziko dio behin betikoz. Taldearen arabera: “etenaldi luze honen ondoren Napoka Iria isiltzeko tenorea iritsi dela esatera gatoz. Ez da erraza izan erabakia hartzea. Argi ikusi dugu izan zenari ez diogula bortxaz tira egin nahi, halabeharrez jarraitu baino hobe baita aro batzuk amaitzea beste batzuei gogotsu ekiteko”.

Halere, agurtzeko modu alai eta berezia prestatu dute, kontzertua egingo dute uztailaren 7an, Eibarko Coliseo antzokian. “(…) Gure azken kontzertua. Taldearen ibilbidean egon diren hainbat lagunekin batera agur beroa emango diogu Napoka Iriari”.

2005ean hasi zuen bikotek bere ibilbidea, eta harrezkeroztik, hiru disko plazaratu ditu: Napoka Iria (2006), Lehertarazi edifizioak (2011) eta Arnasten ikasteko berriz (2013). Horretaz gainera, makina bat proiektutan sartuta ikusi ditugu eta oraindik ikusten ditugu: Anari, Joseba B Lenoir Gang, Perlak…

“Jende izugarria ezagutu dugu, leku izugarriak bisitatu ditugu, momentu izugarriak bizi izan ditugu eta lasai gaude, betiko lotuko gaituelako musikak sortzen duen zera zehaztezin horrek; beti hor dagoena eta egongo dena, sasoien eta denboraren joan etorrien begietara aldakor agian, baina bera, bere horretan, aldagaitz. Gu bion barrenean bederen, hala izango da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button