IKUS-ENTZUN

“Renaître” film laburrak irabazi du ZINEBIren sari nagusia

Jean-François Ravagnan zinegile belgikarraren Renaître (2015, Fikz, Belgika) film laburrak irabazi du Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren-ZINEBIren 57. Edizioko Sari Nagusia. Zinebiko aurtengo edizioan 30 herrialdetako 65 film lehiatu dira Sekzio Ofizialean.

Beste aldetik, Isabel Herguera zuzendariak egin duen Amore d’inverno (2015, Ani, Euskadi), animaziozko lanak irabazi du Euskal Zinearen Sari Nagusia, eta Xacio Bañoren Eco (2015, Dok, Espainia) dokumentalak lortu du Zine Espainiarraren Sari Nagusia.
Era berean, Bruno Carboni zingilearen O teto sobre nós (2015, Fik, Brasil) film brasildarrak lortu du Film Latinoamerikar Hoberenaren Saria.

Sarituak José María Lara zine ekoizleak, Florence Miailhe animazio zinegile frantziarrak, María José Santacreu Uruguaiko Zinematekako zuzendari eta kultur kazetariak, Kepa Sojo zinegile eta gidoilari arabarrak eta Susana de Sousa Dias zinegile portugesak osaturiko epaimahaiak erabaki ditu.

Gaur amaiera ekitaldia ospatuko da Arriaga Antzokian (20:00etan). Ekitaldian, sari guztiak banatzeaz gain, Ohorezko Mikeldia emango zaio Aki Kaurismäki zinegile finlandiarrari. Horrez gain, Miguel Mezquírizek errodatu zuen Bilbao en el segundo aniversario de su liberación dokumentala, Franco en Bilbao izenez ezagutzen dena, eskainiko da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button