IKUS-ENTZUN

Nantesko Zinemaldian ‘La Fenêtre Basque’

Aurten, hamaikagarrenez, Euskal Herrian egiten den zinearen film-sorta bat erakutsiko da Nantesko Zinemaldiaren barruan dagoen La Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) sailean.
Jaialdia aste honetan hasi eta apirilaren 3a arte luzatuko da eta bertan ikusgai izango dira sei euskal luzemetraia eta Kimuak programako bederatzi laburmetraia.

Aurtengo edizioan euskaldunek eginiko bi film sail ofizialean lehiatuko dira Junes Verne saria lortzeko: Balada triste de trompeta, Álex de la Iglesia bilbotarrarena, eta No controles, Borja Cobeaga donostiarraren bigarren luzemetraia. Hauez gain, beste euskal izenburu batzuk ere ariko dira lehian: 80 egunean, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañok zuzendua, eta Txaber Larreategi eta Josu Martinezek zuzendu duten Debekatuta dago oroitzea, dokumentalen sailean.

Oraintsu aipatutakoez gain Ámár (Isabel Herguera); Artalde (Asier Altuna); Daisy cutter (Enrique Garcia eta Ruben Salazar); La gran carrera (Kote Camacho); El premio (Elias Leon Siminiani); La Plaza de la Música, (Juan Miguel Gutierrez) eta Oskar Santosen El mal ajeno.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button