MUSIKA

“NAK”, Nafarroako musika garaikidearen jaialdia

Nafarroako musika garaikidearen jaialdia, NAK, irailaren 10etik 20ra bitarte burutuko da Iruñean. Aurtengo ekitaldia (R)evolución izenburuarekin abiaraziko dute Garaikideak Egungo Musika Zentroko lagun antolatzaileek. NAK ikertu, sortu eta musika interpretatzeko gunea da, eta eztabaida, pentsamendu zein gogoetarako guneak ere sortu nahi ditu.

NAK-ek musika garaikidearen obra berrien sorrera zein hedapena sustatzen ditu, eta aldi berean, hemengo sortzaile zein musikariekin lan egin nahi du. Proposamenak kooperazio zein sinergia lerroak sustatzen ditu entitate kultural, artistiko eta sozialen artean, espazio musikalak eta estetikoak bultzatuz.

Bihar bertan hasiko den jaialdian bi lantegi eta zazpi kontzertu antolatu dira. Kontzertuok CMC Garaikideak, Iruñeko Ganbera Abesbatza, Ensemble Klexos, Trío Feedback, Trío Enigma, Kuarist, DJ Amsia, eta Dorota Grzeskowiak musikarien eskutik etorriko dira, eta  honako tokietan egingo dituzte: Kondestable Civivoxa, Baluarte, Civican, Karmeldar Oinutsen komentua eta Irudi eta Soinu Prestakuntzako CTL zentroa.

Kontzertuetara eta jardueretara joateko izen-ematea nahitaezkoa izango da.

Argibide gehiago: NAK

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button