ESZENA

Nagusien antzerki eta abesbatza hamabostaldia abiatu da Otxarkoagan

Nagusien antzerki eta abesbatza hamabostaldia abiatuko da Bilboko Otxarkoaga auzoan gaur bertan, nagusien hogei elkarte inguruk eskainitako abesbatzen emanaldiak eta antzezlanen saioak eskainiko dituena. Protagonista nagusiak, Bizkaiko eta Arabako pertsona nagusien elkarteetako abesbatzak eta antzerki taldeak izango dira.

Bilboko Udalak eta Otxarkoaga -Txurdinagako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatutako egitaraua gaurtik abenduaren 20ra arte, Otxarkoagako Udaltegian 19:00etan garatuko da, 18:30ean izango den abenduaren 14ko emanaldia izan ezik.

Gaurkoan, XIV. Abesbatza Asteari emango zaio hasiera eta adinekoen 15 abesbatza taldek hartuko dute parte, Bilbokoak ez ezik, Durango, Trapaga edo Lekeitioko abesbatzak ere parte hartuko dutela, beste batzuen artean.

Hala, gaur protagonistak, Victor Diegoren zuzendaritzapean jardungo duen Otxarkoaga – Txurdinagako Beti Gazte taldea eta Yolanda Gomezen aginduetara arituko den  Abandoko Abesbatza izango dira. Gainerako kontzertuak abenduaren 11n, 13an, 17an eta 20an izango dira.

Antzerkiari dagokionez, zaletuek osatutako sei antzezlan emango dituzte abenduaren 10, 12, 14, 16, 18 eta 19an, komediak batez ere. Lehenengo emanaldia,  biharkoan, Abacehis  Elkarteak eskainiko duen Intrusos en mi cabeza izango da.

Antzerki Astea osatuko duten gainerako lanak honakoak dituzue: Errenteriako Ausardi taldearen Come y bebe, que la vida es breve lana(abenduak 12); Zumarragako eta Urretxuko Irri Makila taldearen Ramón Bastida, el trapero obra (abenduak 16); Teatro Studio 2012 Solokoetxeko Nagusiak elkartearen El ama de llaves antzezlana (abenduak 18); eta abenduaren 19an, eszenako programazioari amaiera emango dion Otxarkoaga – Txurdinagako Beti Gazte antzerki taldearen Bruno, tu hija está embarazada gozatzeko aukera izango duzue.

Programa eta gainerako informazio osoa hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button