BESTELAKOAK

Nafarroaren Eguna igandean, Baigorrin

Igande honetan, apirilaren 29an, Nafarroaren Egunaren 40. edizioa ospatuko da Baigorrin.

Egun bikain horren aitzakian, hainbat ikusgarri eta hitzordu interesgarri antolatzen ditu Basaizea elkarteak. Hala, aurreko egunean, apirilaren 28an, Bestofaldia izeneko musikaldia egingo da elizan, hainbat kantari eta musikariren partaidetzarekin.
Kantu maiteak eta lagun zaharrak bilduko dira bertan, hala nola, Natxo de Felipe, Niko Etxart, Eñaut Elorrieta, Eltzegor, Amaia Riouspeyrous, Aire Ahizpak, Xendarineko Ahizpak, Astezkenekoak, Kantiruki edo Baigorriko gaiteroak bezalako artistak eta taldeak entzun ahalko dira, Xare laborategiko Hertz orkestraren laguntzarekin.

Nafarroaren Egunean ere, hainbat musika talde ikusteko aukera izango da, horien artean Azken Trena, Zezenaren Taldea, Kuartz edo Anita Parker.

Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button