BESTELAKOAK

Nafarroako kultura osoa ere internetez eskuratu ahal da

Nafarroako Kultura eta Kirol Departamentuak online jarri ditu herritarren eskura museo, liburutegi eta artxiboetako katalogoak eta funtsak, izan ere, Nafarroako Gobernuak kultur eskaintza zabala du, eta orain internet bidez kontsulta daiteke.

Espainiako Gobernuak Alerta Egoera aitortzeko emandako Errege Dekretuaren bidez museoak, liburutegiak, artxiboak eta monumentuak ezin dira bisitatu. Orain “baliabideen online ohiko eskaintzan, aisiarako aukerak eta kulturarako sarbidea eskaintzen dira herritarrentzat”.

Hortaz, Nafarroako Biblioteka Sarean hainbat publikazio dago ikusgai, gainera hitzaldiak, eta bestelako ekitaldiak sarean ere eskainiko dira. Museoek katalogoak eskainiko dituzte, eta era berean artxiboak ere kontsultagai izango dira.

Jakingarri guztiak, helbideak eta link bereziak, gaztelaniaz, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button