MUSIKA

Nafarroako “Kultur” ekimen ibiltaria, Zugarramurdi, Ribaforada eta Otsagira doa

Nafarroako Kultura, Kirola eta Gazteriako Departamentuak antolatutako kultura ikuskizun ibiltariaren egitarauak Zugarramurdi, Ribaforada eta Otsagi bisitatuko ditu aste honetan. Musika izango da protagonista egunotan, uztailak 11, 12, eta 13, Nafarroako herrixka hauetan.

Hartara, gaurkoan, Hutsun txalaparta taldeak, txalaparta tradizionala eta garaikidea lotzen dituen ibilbide musikatu batean bidaiatzera gonbidatuko duen Txalaparta Hutsa izeneko ikuskizuna eskainiko du. Bertan, musika-tresna honen jatorrietatik egungo aldaerarik modernoetaraino doazen doinuak interpretatuko ditu taldeak.  Hitzordua, Zugarramurdiko Sorginen Leize paraje ederrean, 18.00etatik aurrera.

Bihar ostiralean, hilak 12, aldiz, Tuterako merindadeko Ribaforada herritxoan,  Laurok boskoteak bere proiektu berria taularatuko du Alberto Arteta saxofoi-jotzailea buru dela. Kontzertuan “jazzaren komunikazio, truke eta sentimenduzko esentzia” haizaratuko du taldeak. Hitzordua,22:00etan izango da, Zaldun Tenplario kalean.

Eta larunbatean, hilak 13, Nafarroa Garaira joango da ekimena eta Otsagira eramango du musika ikuskizuna. Trikitixak, txalapartak, musika-bandak eta dantzariek emango diote bizia Iñaki Plaza Band deritzon proiektuari, “gure arbasoen sustrai erritmikoa” egungo musika aniztasunarekin uztartuz.  Hitzordua gaueko 22:00etatik aurrera izango da herriko plazan.

Informazio gehiagorako, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu