MUSIKA

“Kantu eta Hitza” musika zikloa, Iruñean

Maiatzaren 18tik ekainaren 22ra, Iruñeko Udalaren bultzadaz Kantu eta Hitza euskarazko musika programa garatuko da. Bertan estilo askotariko musikariak arituko dira.

Programa bihar bertan abiatuko da Rafa Rueda musikariaren kontzertuarekin. Duela urte pare bat Rueda lana sortu zuen. Formatu berri honetan, gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu zituen zortzi kantaz osatutako seigarren lan luzean. Lan honetan, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaveren testuak musikatu ditu.
Rafa Rueda abeslari eta gitarrista ezaguna da, urratsa sendoak eman dituen horietariko bat. Bakarlari moduan hasi aurretik Broken Bihotz eta Pi.L.T. taldeetan aritu zen. Ostean makina bat disko grabatu ditu bere izenarekin, eta lan askotan literatura eta musika uztartu ditu. Bestelako proiektuetan ere parte aktiboa izan du eta ekoizle lanak ere egin ditu beste kantari batzuentzat (Petti, Anje Duhalde, Jon Enbeita, Txuma Murugarren, Kokein…).

Azken boladan, Igor Elortzarekin elkarlanean, Anonyme Popular proiektu ederra haizatzen ari da. Bertan bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedak landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak…

Hurrengo kontzertuetako protagonistak honako hauek dituzue: maiatzak 25, Lumi; ekainak 1, Olaia Inziarte; ekainak 8, Sara Azurza; ekainak 15, Nahiak Nahi, eta ekainak 22, Balerdi Balerdi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button