ESZENA

Nafarroako herri askotan, arte eszenikoen “Nafarroako Zirkuitua”

Arte Eszenikoen Nafarroako Zirkuituaren bigarren edizioan 47 ikuskizun programatu dira otsaila eta urria artean egiteko, Nafarroako 30 herritan. Emanaldiak Nafarroako Antzoki Sareko bazkideak diren espazio eszeniko ezberdinetan burutuko dira.

Zirkuituaren programazioaren erdia baino gehiago Nafarroako antzerki eta dantza taldeen ikuskizunek osatzen dute: Producciones Maestras, Fueradeleje, In Extremis, La Caja, Arantxa Villanueva Cía de Danza, Quiero Teatro eta Yarleku Teatro.

Producciones Maestras taldeak Loco desatino eskainiko du Zangoza, Noain, Mutiloa, Azagra, Tafalla, Altsasu, Agoitz, Cintruenigo eta Ribaforada herrietan; ¿Quién teme al lobo feroz?, Nafarroako Fueradeleje dantza-taldearena Lizarra, Valtierra, Mutiloa, Los Arcos, San Adrian, Lesaka, Viana, Lodosa eta Castejon herrietan eskainiko da.
Lan horiez gain,  Euria, Markeliñe taldearena; Mulïer, Maduixa (Valentzia) dantza-konpainiarena; eta Emportats, La Trócola (Alacant) konpainiaren lan saridunak ikusteko abagunea ere izango da.

Zirkuituari buruzko programazio osoa Nafarroako Antzoki Sarearen webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button