ARTEA

Nafarroako “Gazte Artearen Topaketak” udazkenari begira

Nafarroako Gobernuak, Gazteriaren Zuzendariordetzaren bidez, Arte Gaztearen 2018ko Topaketak antolatu ditu arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika eta moda diseinua modalitateetan.  Arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak espezialitateetan lanak aurkezteko epea abuztuaren 1ean amaituko da.

Arte Gaztearen Topaketak programaren bidez, gazteen obren sormena eta ekoizpena bistaratzen lagundu nahi du.

“Modalitate guztietan tailerrak, tutorizazioak eta obrak erakusteko beste mekanismo batzuk izanen dira, eta oinarritzat hartuko da bitartekaritzaren eta ekoizpen artistikoaren prozesuaren, sareko lanaren, arte ikerketaren, prestakuntzaren eta tutorizazioaren arteko lotura. Horretarako tokiak Uharte Zentroa eta proposamenen beharren eta berariazkotasunen arabera zehaztu beharreko beste arte espazio batzuk izanen dira”.

Jarduerok iraileko eta urriko hainbat asteburutan metatuko dira: arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen kasuan, irailaren 28an, 29an eta 30ean eta urriaren 5ean, 6an eta 7an; eta arte eszenikoen, modaren eta musikaren kasuan, aldiz, urriaren 5ean, 6an eta 7an, eta urriaren 11n, 12an, 13an eta 14an.

Modalitate bakoitzean, sariek 5.000 euroko zenbatekoa dute. Aipaturiko modalitateetan ezarritako oinarrizko baldintzak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button