IKUS-ENTZUN

Nafarroako Filmotekak saio bereziak ondu ditu hil honetarako

Nafarroako Filmotekak saio bereziak ondu ditu hil honetarako. Lehenengo hitzorduan, CTL 50 Segundo Ikus Entzunezko Sorkuntzaren Europako VI. Lehiaketako lan finalistak pantailaratuko dituzte. Maiatzaren 9an izango da emanaldia, 20:00etan hasita.

Hurrengo hitzordua Museoen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz egingo da, eta hala, Nafarroako Museoarekin lankidetzan, museoen ondarea berreskuratzeko eta gordetzeko erakundeak protagonista diren saioa antolatu dute: Museum Hours, Jem Cohenek zuzendutakoa.

Azken hitzordua maiatzaren 27an izango da; Trazos Familiares (2017) dokumentala ikusteko aukera izango da. Lana Jose Pedro Charlo uruguaitarrak zuzendu zuen. Aretoraino hurbilduko da aurkezpena egiteko.

Informazioa guztia: Nafarroako Filmoteka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button