ARTEA

Nafarroako eta Frantziako artisten argazkiak ikusgai, Barakaldon

Barakaldoko Udalak hirugarren urtez abiaraziko du Barakaldo Foto Festival-Baffest izeneko jaialdia. Aurten,  aperitibo gisan, erakusketa berezia abiatuko dute Teresa Del Romero (Euskal Emakume Argazkilari Sortuberrien Lehiaketako irabazlea) eta Frantziako Geneviève Lagarde artistekin. Fantasma txikia tristatu egin zen eta Liburuak eta gu izeneko erakusketak ikusgai egongo dira Barakaldoko Munoa finkaren lorategietan otsailaren 16tik ekainaren 17ra.

Teresa del Romero artistak (Iruña, 1992) bidaia introspektiboa egiten du bere identitate propioa eraikitzeko oinarrien bila. “Nire argazkietan, neure nia biluzik agertzen dut, kezkatzen nauten galderak sortu daitezen. Horrela agertuz doaz, neure familia, adiskidetasun harremanak, hurkoarekiko maitasuna edo gorrotoa, nire haurtzaroko ingurua… “ azaldu du artista nafarrak. Geneviève Lagarde artista frantziarraren Liburuak eta gu erakusketak dituen 11 argazkiek trebetasun eta ezagutza teknikoak elkar-trukatu eta elkar-transferituz aritzearen emaitza erakusten dute.

Beste aldetik, 2018ko lehiaketa Baffest jaialdiaren barruan, Euskal Emakume Argazkilari Sortuberrien lehiaketa antolatuko da berriz. Eta Euskal Herrian jaio edo bizi, eta adinez nagusiak diren emakume egileek eman dezakete izena. Lanak onartzeko azken eguna martxoaren 23a da.

Lehiaketaren oinarriak eta argibide guztiak: www.baffest.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button