BERTSOTAN

Nafarroako bertsozale gazte guztiak Leitzan izan dira

Nafarroako gazteen bertso eskolen eguna izan zen joan den  igandean Leitzan. Bertan, hainbat bertso eskoletako 121 ikaslek hartu zuten parte.

Iruñea, Barañain, Orkoien, Atarrabia, Baztan/Bidasoa, Leitzaldea, Larraun eta Sakanako bertso eskoletako ikasleak bildu ziren. Egunean zehar,  bertso-paper lehiaketako sariak banatu ziren eta jai giro ederra izan zen. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan Kattin Madariagak eraman zuen saria; 5. eta 6. mailakoen artean, Amaiur Goñik eta DBHko 1. eta 2. mailan, Beñat Astizek.

Bertsozale Elkartearen arabera, ikasturte honetan 18 urtetik beherako 350 ikaslek landu dute bertsolaritza Nafarroako bertso eskoletan, herrialdean dauden 40 taldeetako batean. Astean behineko maiztasunaz, bertsogintzaren oinarriak jasotzearekin batera, besteak beste ahozkotasuna eta komunikazioa gaitasunak ere landu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button