BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, larunbatean

Datorren larunbatean, martxoak 23, 17:00etan, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala egingo da.

Zortzi bertsolari arituko dira oholtza gainean, finalaurrekoetako saio bakoitza irabazitako hiru bertsolariak, eta puntuazioaren araberako hurrengo bostak. Zortzi horien artean egongo da 2019ko Nafarroako txapelduna.

Hurrengo zortzi bertsolariek osatuko dute finaleko taldea: Eneko Lazkoz Martinez, Xabier Terreros Gartzia Terre, Joanes Illarregi Marzol, Eneko Fernandez Maritxalar, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Julen Zelaieta Iriarte, eta Xabi Maia Etxeberria.

30 bertsolarik eman zuten izena 44. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, eta aurre-kanporaketak igarota, 24 izan ziren Tuteran hasitako ibilbidean. Final-laurdenen eta finalaurrekoen ostean, zortzi dira finalera iritsi direnak. Horiek izango dira txapelaren bila ariko direnak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button