BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna, Julio Soto

2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bosgarren txapela Julio Sotok eskuratu du. Berarekin, oholtzan, Joanes Illarregi, Xabier Terreros, Xabi Maia, Julen Zelaieta, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, eta Eneko Fernandez izan ziren.

1.172 puntu lortuta, 2019ko Nafarroako bertsolari txapelduna da Julio Soto, bosgarrenez. Nafarroako Bertsozale Elkartean eragile eta irakasle gisa inurri lanean ekarpen handia egindako Joxema Leitzak jantzi zion txapela irabazleari.

“Tuteratik Urdazubira, Iruritatik Lizarrara, Lesakatik Atarrabiara eta Etxarri Aranatzetik Iruñera, Nafarroaren berdeak horiak eta gorriak zeharkatu ditugu, hainbat erakunde, bertso eskola eta bertsozaleei esker 2019 honetan ere”.

Datu guztiak hemen irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button