BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketa laster abian

Aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa otsailaren 9tik martxoaren 23ra luzatuko da. Sasoi horretan garatuko diren saioen aurretik bi aurre-kanporaketa jokatuko dira. Urtarrilaren 18an Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegin izango da lehen kanporaketa, eta urtarrilaren 19an bigarrena, Irunberrin.

Guztira, hamabi bertsolari arituko dira kantuan, sei parte hartzaile berriak (Aitor Irastortza, Ander Baiano, Idoia Granizo, Endika Legarra, Mintxo Astiz eta Xabat Illarregi), eta 2017ko txapelketako azken sailkatuak (Saats Karasatorre, Egoitz Gorosterrazu, Oskar Sanz de Acedo, Sahats Aleman, Joana Ziganda eta Diego Riaño). Hamabi horietatik, seik aurrera egin eta otsailaren 9an abiatuko den fasean izango dira.

Lehen aurre-kanporaketa horretan, Joana Ziganda Olano (Oskotz), Diego Riaño Barroso (Leitza), Aitor Irastortza Arrizurieta (Azpirotz), Sahats Aleman Sadaba (Iruñea), Mintxo Astiz Goñi (Barañain) eta Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu) arituko dira. Eta bigarrenean, Xabat Illarregi Marzol (Leitza), Endika Legarra Nuin (Iruñea), Oskar Sanz de Acedo Pollan (Iruñea), Ander Baiano Saralegi (Barañain), Egoitz Gorosterrazu Elizagoien (Ituren) eta Saats Karasatorre Martinez (Etxarri Aranatz).

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtarrila bukaera aldera aurkeztuko du 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, behin aurre-kanporaketak pasa eta bertsolarien zerrenda zehaztuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button