Nontzeberri

Nafarroako bertsolari gazteen txapelketa, Iruñean

Ostiralean Iruñean jokatuko da Nafarroako bertsolari gazteen txapelketa, eta bertan, hamalau eta hemezortzi urte bitarteko hamaika bertsolari gaztek hartuko dute parte.

Nafarroako bertsolari gazteen txapelketako 32. edizioa, Maravillas gaztetxean izango da 19:00etatik aurrera, doako sarrerarekin eta ondoren merendua egongo da.

Norgehiagoka arituko diren bertsolariak honakoak dituzue: Idurre Villanueva (Barañain), Zuhara Zaratiegi (Barañain), Amaia Lasheras (Barañain), Enma Murillo (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Xabat Illarregi (Leitza), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka) eta Ekain Alegre (Altsasu).

Txapelketako lehenengo bi sailkatuak ekainaren 9an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

Exit mobile version