IKUS-ENTZUN

New York Basque Film Festival jaialdia

Azaroaren 16, 17 eta 18an, New York Basque Film Festival egingo da Manhattanen, eta hiru euskal film eskainiko dira hiri handian, euskaraz eta ingelesezko azpitituluz.

Ziklo txikiaren estreinaldia gaur izango da, azaroaren 16an, pantailaratuko den Nora filmarekin. Lan hori Lara Izagirrek zuzendu zuen joan den urtean. “Norak 30 urte ditu, Nicolas aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da. Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko. Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela”.
Izagirre bera egongo da bertan eta emanaldiaren ondotik ikusleekin partekatuko du tarte bat.

Bihar, azaroak 17, Roberto Castónen Ander (2009) filma pantailaratuko da, eta zikloa azaroaren 18an itxiko da Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Handia (2017) filmarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button