BERTSOTAN

Nafarroako Bertso Eskoletan izena emateko epea zabalik

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertako Bertso Eskoletan izena emateko epea zabaldu du eskaintza potolo batekin.
Aurten, Nafarroako Bertsozale Elkarteak 45 talde eskainiko ditu herrialde osoko hainbat bailaratan, haur zein helduentzat. Astean behineko eskolak izaten dira, orohar ordubetekoak haurren kasuan, eta bi ordukoak helduenean.
Izen ematea telematikoki egin beharko da irailaren 7tik 27ra bitarteko epean. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko. Ordutegia finkatu ostean, ikasleek berretsi beharko dute izen-ematea, urriaren 2ra arte, emailez edo telefonoz. Eskolak urriaren 5ean abiatuko dira.
Elkarteak protokolo propioa landu du pandemiari begira. Musukoa eta higienea oinarrizkoak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button