BERTSOTAN

Nafarroako Bertso Eskolen Eguna igandean ospatuko dute

Nafarroako gazteen Bertso Eskolek maiatzaren 26an badute hitzordua Ultzaman. Jaialdian  Nafarroako  9 eta 16 urte bitarteko 140 gaztek hartuko dute parte, egun osoko egitarau ederrarekin.

Nafarroako gazteak  Iruñerriako, Baztango, Bortzirietako, Larraungo, Leitzaldeko, Malerrekako eta Sakanako Bertso Eskoletatik datoz. Goizeko 11:00etan hasiko da jarduna Orgiko basora bisita eginez. Bazkalostean, aurreko hilabeteetan abiatu den Bertsopaper Lehiaketaren sariak banatuko dira. Ondoren, eta egunari amaiera emateko, bertso saioa antolatu da.

“Bertso Eskolen Egunak, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen beste hainbat jarduera bezalaxe -Negulekuak, topaketak…- Bertso Eskolen sarea osatzen duten gazteen arteko harremana bultzatu eta elkar ezagutza sustatzeko helburua du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button