BESTELAKOAK

Nafarroako Artxiboak Frankowski antropologoaren irudiak jaso ditu dohaintzan

Nafarroako Artxibo Erreal eta Orokorrak Eugeniusz Frankowskiren argazki funtsa dohaintzan hartu du, XX. mende hasierako Poloniako antropologo horrek Nafarroan ateratako 46 irudi biltzen dituena.

Foru Komunitateko paisaiak, ondarea eta eduki etnologikoa biltzen ditu dohaintzak eta irudiak  Auritzen, Orreagan edota Luzaiden egindakoak dira 1917. urteko apiril eta abuztu bitartean.  Bertan ikusi daitezke, esaterako, Erroibartik Orreagako Santa Mariara egindako erromesaldiaren argazkiak, edota artzaintza eta ikazkinen ondare eta eduki etnologikoa duten irudiak.

Jose Irigaray Gilek, agiritegiko ikertzaile eta Auritzen historian aditua den espezialistak, argazkiok dohaintzan eman ditu (bildumazaletasun numismatikoko establezimendu batean 1993an eskuratu eta ordutik gorde zituen).

Poloniar antropologoak Nafarroa hainbat alditan zeharkatu zuen argazki kamera eskuetan zuela. Baina, salbuespen gisa, 1917ko bidaiakoak gorde dira bakarrik.  Dohaintza honen objektu diren 46 argazkiak beirazko plaka estereoskopikoaren formatuan egindakoak dira eta “uneko baldintza atmosferiko, obturazio eta esposizio-denborari buruzko argibideak jasotzen dituzte, erretratatutako eszenak hobeto ulertzeko funtsezkoak diren argibideak”, azaldu dute Nafarroako artxibategiko arduradunek.

Informazio gehiagorako, joan navarra.es web atarira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button