Nontzeberri

Nafarroako Artxibategiak “Txotxongistoria” emanaldi historikoen zikloa abiatuko du

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak txotxongilo-antzerkiaren Txotxongistoria zikloa hasiko du egunotan Iruñean. Bertan, Nafarroako ondare historiko nagusia zaintzen duen erakundearen eskutik, pertsonaia eta gertaera historiko aipagarrienetako batzuen kontakizunak emango dira.

Hala, datorren abenduaren 23, 26 eta 2an, Ventura Ruizek idatzitako Tota erregina txotxongilo ikuskizuna  euskaraz taularatuko da (11:00etan) artxiboko ekitaldi aretoan. Ventura Ruizen zuzendaritzapean, Arantza Ezkurdia, Silvia Iriarte eta Rosa Nagore antzezleak arituko dira oholtza gainean.

Erdi Aroan kokatzen da kontakizuna. Bertan, Tota erregina larritu batek bere biloba tronuan ikusi ahal izateko, Kordobako bidea hartu zueneko istorioa, eta bidaia horretan gertatutako pasadizoak kontatzen dira. Penintsulako erresumak sortzen eta hedatzen hasi ziren garaian, kristau erresumen arteko borrokak ohikoak ziren, Kordobako Kalifatoaren aurkakoa, esaterako. Garaiko karisma handieneko pertsonaietakoa zen erregina iruindarra, Tota Azearitz edo Tota Iruñekoa ( Iruñea 876-958). Iruñeko lehen erregearekin ezkonduta, Antso I.a Gartzezekin (905-925),  Iruñeko lehen erregina bihurtu zen. Era berean, Abderraman III.a kalifaren odoleko izeba zen.

Baina estratega aparta izateagatik zen ezaguna erregina. Izan ere, Iruñeko Erresumaren boterea sendotzeko, odol itunak erabiltzeaz gain, errege noble, nahiz kristau edota eragin handiko musulmanekin ezkondu zituen bere sei alabak, ezkontza horiek bere ondorengoak tronuetan mantendu ahal izateko erabiliz. Horixe da, izan antzezlan honek kontatzen duen istorioa: bere biloba Antso Kraso Leongo Erresumako tronuan mantentzeko, Tota Iruñekoak erabiliko zituen azpijokoa. Bere helburua lortzeko, ez du zalantzarik izango Kordoba hiriraino doan bidea hartzeko, horrekin, bere leinuak, erresuma kristau guztien patua gobernatzea lortzen badu.

Txotxongistoria zikloaren bidez, gure historiako figura garrantzitsuek izandako bizipenak eta istorioak helarazi nahi zaizkie gaztetxoenei, eta modu horretan, erresuma zaharraren bilakaera historikoan garrantzi berezia izan duten gertakariak eta pertsonai historikoak gazteei transmititzea.

Zikloa, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bultzatzen duen Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programa zabaltzeko jardueren eskutik dator.

Gonbidapenak jasotzeko eta gainerako informaziorako, joan navarra.es webgunera.

Exit mobile version