BESTELAKOAK

“Nafarroako Arteen Merkatuan” parte hartzeko deialdia

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan programatuko diren proposamenak bidaltzeko epea zabaldu da eta horrexegatik nafar artista profesionalei dei egiten zaie hainbat sektoretako azoketan parte hartu ahal izan dezaten. Erregistratzeko epea maiatzaren 30era arte zabalduko da. Merkatu horren bigarren edizioa azaroaren 21ean, 22an eta 23an egingo da, Iruñean.

Azokan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute; horretarako, bere proposamenaren diziplina artistikoari dagokion izen-emate formularioa bete beharko dute culturanavarra.com webgunean.

Ekimenaren antolatzaileen arabera, “jasotako proposamen artistiko guztiak batzorde ebaluatzaileak ebaluatu eta zeintzuk erakutsiko diren 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan hautatuko ditu. Diziplina bakoitzean aditu diren hainbat pertsonak osatuko dute, eta nork bere diziplinaren proposamenak aztertuko ditu. Hautatutako proposamenak batzorde orokor batek onetsiko ditu gero; batzorde guztietan parte hartuko dutenek osatuko dute batzordea. Proposamenak hautatutakoan, 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren antolakuntza proposamenaren pertsona arduradunekin harremanetan jarri eta beharrezko informazio guztia emango die. Bukatzeko, programazio artistikoa definituko du”.

Kontuan hartuko diren diziplina artistikoak honakoak dira: zinema eta telebista; musikak; arte eszenikoak; liburu, disko, eta beste euskarri batzuen edizioa; arte plastikoak eta ikusizkoak;  beste industria kulturalak, sortzaileak eta digitalak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button