MUSIKA

Jazz musika zikloa, Bilboko Guggenheim Museoan

Bilboko Guggenheim Museoak Art&Music Km0 Bilbao izeneko zikloa antolatu du, eta abuztuaren 25era bitartean luzatuko da. Kontzertuok asteazkenero antolatu dira.

Art&Music programa, “lagunartean Bilboko giro onenaz gozatzeko ekitaldi bat da. Astero, erlaxatu Museoko terrazan zerbait hartuz zuzeneko jazz musikak inguratzen zaituen bitartean. Zero kilometroko zenbait bandak zur eta lur utziko zaituzte beren erritmo eta nortasunarekin”.

Joan den astean abiatu zen ekimena Ham hirukotearekin. Aste honetan, hilak 14, Amaia Quartet arituko da (Amaia Izarzugaza, ahotsa eta pianoa; Andoni Aizpuru, saxoa; Jon Carranza, kontrabaxua; Unai Olabarri, bateria).

Hurrengo kontzertuetan honako taldeak arituko dira: Ados Jazz Quartet (uztailak 21); Malu Garay Quartet (uztailak 28); Bittor Meabe Quartet (abuztuak 4); Gorka Iraundegi Quartet (abuztuak 11); Juan Luis Castaño Quartet (abuztuak 18);  eta Aritza Castro Quartet (abuztuak 25).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button