BESTELAKOAK

Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea Iruñean, ostiralera bitarte

948 Merkatua garatuko da gaur hasita, bihar eta etzi Iruñean. Nafarroako Arteen Merkatuaren eta Profesionalen Topagunean, 50 kultur eragilek aurkeztuko dituzte euren proposamenak, hitzaldiak, tailerrak eta erakusketa artistikoak.

948 Merkatuaren edizio berrian diziplinarteko sorkuntzaren aldeko apustua egingo da eta bertoko sorkuntzak ez ezik, nazioartekoak ere proposatuko dira, berrikuntza artistikorantz eta kulturalerantz bideratutako merkatu bilakatzeko helburuarekin.

Gainera, berrikuntza gisa, tokiko, estatuko eta nazioarteko 12 proiektu edo proposamen kultural aurkeztuko dira lehiaketara. Horretaz aparte, Nafarroako sektore artistikoarentzat, bi topagune berri diseinatu dira: Nafarroako Sorkuntzaren leihoa, non Nafarroako bederatzi artisten sorkuntzarako leihoa izango den; eta Conecta art,  eskualde guztietako programatzaileek eta Nafarroako kultur agenteen topagune izango dena.

Nafarroako proposamenetan arreta jartzen bada ere, estatuko nahiz nazioarteko sormenak ere jasoko dira, eta aurten bereziki Akitaniaren eta Euskal Herriaren parte-hartzea nabarmentzen da.

Aurtengo edizioa beraz, berrikuntzaz josita badator ere, PRO egitarauak bere horretan eutsiko dio, eta hitzaldiak, networkinga, tailerrak, etab.  Baluarten garatuko dira goiz partean. ART programazioak jasotzen dituen erakusketa artistikoak, aldiz, Iruñeko espazio ezberdinetan arratsaldetan, eta lehen aldiz, goizez Baluarten ere egingo dira.

Egunez eguneko informazio osoa duzue, 948merkatua.com atari digitalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button