ESZENA

Getxon euskal antzerki-ekoizpenaren erakustokia

31. Antzerki Jardunaldien eskutik, Getxo euskal antzerki-ekoizpenaren erakustoki bilakatuko da urriaren 12tik 20ra.

urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten duten ahalegina eta lana erakusteko helburuarekin, horra doazen euskal antzerki taldeek, publiko mota guztientzako zortzi antzezlan eskainiko dituzte. Kaleko ikuskizunak Algortako San Nikolas plazan antzeztuko dira eta, gainerakoak, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan.

Horrexegatik programa anitza da. Helduentzako eta umeentzako antzezlanak, genero eta gai askotakoak, euskarazkoak nahiz gaztelerazkoak; italiar erakoa, kale antzerkia, komediak eta dramak, txotxongiloak eta pailazoak. Programatutako zortzi lanetatik bost haurrei zuzenduta daude; bi, helduei, eta azkena, adin guztietako publikoari.

Helduentzako eskaintzaren barruan, psikoanalisia, maitasuna eta sexuaren inguruko muntaia, Terapias eta erabateko krisian bizi den gizon baten istorioa kontatzen duen Emaztegaiaren semea lanak daude.

Gaztetxoek hiru kale antzezkizunez gozatzeko aukera izango dute: Hankapalu piraten abentura, Txarlestrup zirku eta musika lana eta Txangoa pailazo ikuskizuna. Halaber, Bueltaka eta Katillukadak txotxongilo ikuskizunak ere egongo dira.
Azkenik, aurtengo jardunaldien eskaintza Vive soñando adin guztientzako lanaz osatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button