ESZENA

Nafarroako Arte Eszenikoen Zikloa, “Izan ala izan” lemapean

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak Nafarroako Arte Eszenikoen Zikloa bideratuko dute irailaren 13tik 26ra, Ser o ser – Izan ala izan lemapean. Sei ikuskizun programatu dira, antzerki, dantza, musika, pintura edo bideokrezioarekin bat egingo dutenak. Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira Baluarteko Ganbara Aretoan.

Igandean abiatuko da ekimena Estefania de Paz Asinek egingo duen EO! Izeneko ikuskizunarekin. “Emakume bat, infinitua, zientzia eta bihotza antzerki ikuskizun poetiko eta dibertigarri batean elkartuta. Musikak, keinu antzerkiak, bideo-proiekzioek eta zuzeneko emanaldiek esperientzia berezia eskaintzen dute”.

Egitaraua osatuko duten beste hitzorduak honakoak dituzue: irailak 17, Aita, Compañía Profesional de Laura Laiglesia; irailak 19, En La Perrera, Atikus Teatro; irailak 23, Las Hijas de Bernarda, Arantxa Villanueva Compañía de Danza; irailak 25, Lloviendo Ranas, Acronica Producciones & Ados Teatroa; eta irailak 26, Loco Desatino, Producciones Maestras.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button