ESZENA

“Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituak” bertako 28 herri bisitatuko ditu

Nafarroako Antzoki Sareak Nafar Gobernuko Kultura Sailaren laguntzarekin antolatutako Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuitua 2020ko deialdian jasotako proposamenak baloratu eta erabaki ditu. Komisio Artistikoak 2020. urteko Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren katalogoan sartuko diren makina bat ikuskizun onartu ditu (guztira 14), eta horiexek 28 herritan antzeztuko dira. Guztira 52 ikuskizun antolatu dira.

Ohi bezala, ekimenaren helburua antzerki programazioa osatzea da, ikuskizun molde berriak dituzten kalitatezko proposamenekin. Era horretan, Nafarroako antzerkia, zirkoa, dantza eta bestelako diziplina artistikoak sustatu nahi dituzte.

Aurten ikusiko diren lan batzuk honakoak dituzue: Igel euria (Acrónica Producciones eta Ados Teatroa); La casa más pequeña (Yarleku Teatro); Kimera (La Banda); Catástrofe (La Caja Flotante); Aita (Laura Laiglesia); Eveerybody needs… Heroes! (Xabier Artieda); Cóncavo-Convexo (Lesakako Led Silhouette taldea); Zaldi Urdina (Artedrama, Axut! eta Dejabu); edo Saioak (Bilaka).

Egunez eguneko programazioa ikusteko: Nafarroako Antzoki Sarea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button