ESZENA

Nafarroako Antzerki Eskolak “Antzerki Aroa” zikloa antolatu du

Nafarroako Antzerki Eskolak Antzerki Aroa zikloa antolatu du beste behin. Horren ondorioz,  udaberri honetan, bi antzezlan eskainiko dira Nafarroako Antzerki Eskolan.

Antzerki Aroa 2018 zikloaren hasiera apirilaren 10ean izango da, Tanttaka taldearen Soka izeneko lanarekin. Mikel Gurreak zuzendu eta Iñaki Rikartek antzezturiko obra eskola-jazarpenari buruzko lana da. Mikel Gurrea zinemagileak arte eszenikoetara jauzi eginez, Donostia 2016k sustatuko Dramaturgia berriak egitasmoari esker gauzatu du obra hori.

Tanttaka konpainiaren arabera, “egon daiteken irudirik beldurgarrienarekin hasiko gara. Irudi iluna, ankerra, ulertezina. Irudi hori nondik datorren nik neuk ere ez dakit. Haurtzaroan pilatutako beldur askoren puztea izan daiteke, edo eta heldu bezala albisteetan irakurritakoen kezka nahasia. Irudi horri egin nahi nion nik tira, sokaren mutur batetik bestera zer zegoen deskubritzeko”.

Zikloaren bigarren saioa, maiatzaren 2an izango da, Nueva Babel konpainiaren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button