MUSIKA

“Musync” programa, Iruñean

Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioak Musync programa antolatu du aste honetan.  Martxoaren 12tik 15era garatuko diren jardunaldiek hainbat hitzaldi, kontzertu, ikasleekiko topaketa didaktiko eta dokumental biltzen ditu. Guztiak Iruñeko Kondestable Civivoxean izango dira, 19:00etan.

Atzo hasi zen ekimena Koplak ez du jaberik izeneko hitzaldiarekin. Gaur, dokumental bat pantailaratuko da: Lomax: the songhunter. Galtzeko bidean ziren musika-adierazpenak zuzenean grabatu ziren, eta bertako protagonista XX. mendeko folkloristetako bat izan zen, Alan Lomax.

Azkenik, ostegunean, hitzaldia-kontzertua antolatu da: Lamento della Ninfa. Monteverdi y los afectos. Bertan, Proyecto 8 taldeko bost kidek Monteverdiren zortzigarren madrigal-liburuko bost madrigal joko dituzte; besteak beste, Ninfaren auhena izenekoa. Taldea bost abeslariz osatua dago, eta haiekin batera, bi musikari arituko dira, Sergio Barcellona (viola da gamba) eta Charo Indart (klabezina).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu