BESTELAKOAK

“Musync!” ekimena martxoan, Iruñean

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Musikologia Sailak lagunduta sortu da Musync!, musikaren hedapena, ezagutza eta huraxe gozatzea sustatzeko kultur proposamena. Hitzordu guztiak, martxoaren 16tik 30era bitartean gauzatuko dira, Iruñeako Civivox Kondestable zentroan.

Musync! egitasmoaren barruan kontzertuak, topaketak eta film emanaldiak programatu dira. Hala, martxoaren 16an, 19:30ean, Juan Manuel Rubiok Ex tempore saioa eskainiko du. Behinolako tradizioan funtsezkoak ziren instrumentuen bidez (oud, harpa, zarrabetea, santur), Juan Manuel Rubiok Erdi Aroko musikaren bidea egingo du.

Martxoaren 23an, ordu eta toki berean, Lachrimae. Musika eta malenkonia izeneko kontzertu didaktikoa eskainiko du Ramon Andres (Iruña, 1995) idazle, saiakeragile eta musikaren ikerleak. Dozenaka argitalpenen egile hau musikaren eta malenkoniaren arteko loturez mintzatuko da, izan ere, garai klasikoetatik, giza aldarte hor beti arte-adierazpenarekin lotu izan da. Horretaz gain, mendebaldeko musikako instrumentu-lanik adierazgarrienetako bat entzuteko aukera egongo da.

Hurrengo egunean, martxoak 24, Ramon Andres musikologo eta filosofoarekin topaketa bat izango da, non iraganeko musikari buruzko elkarrizketa egingo duen.

Martxoaren 30ean, XX. mendeko piano-interpretazioaren figurarik eztabaidagarrien eta jenialenetako bat aurkeztuko du Xabier Armendaritzek:  Glenn Gould.
Piano jole handiaren jenialitatea, ikus-entzunezko aukeratuen bitartez eta azalpen atseginen bidez jorratuko du musika-kritikari honek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button