ARTEA

Juan Sukilbideren lanak Donostian ikusgai

Groseko Okendo Kultur Etxean jarri ditu artista honek arrain, olatu eta ozeanoez beteriko margoak. Urtarrilaren 28ra bitartean ikusi ahalko dira bere lan koloretsuak.

“Nere obran, itsas gai anitz daude elkarturik: arrainak, olatuak, ozeanoak; jariakortasun urtsua eta mugarik gabeko eremuak ere badaude”, dio egileak.

Kolore garbiak, intentsuak, sinboloak sortzeko eta garatzeko xedearekin eginak. Itsas elementu anitz topa daitezke bere lanetan: arrainak, olatuak, kresala, ur isurkinaren malgutasuna eta era berean bere neurribakotasuna.

Juan Sukilbideren webgunean egindako lanen lagina ikus daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button