ARTEA

Musuak eta besarkadak, Bilboko Espacio Marzana galerian

Amaia Gracia Azqueta (Iruñea, 1985) de besos y abrazos izenburuko erakusketa inauguratuko du bihar, Bilboko Espacio Marzana gunean. Erakusketa ekainaren 8ra arte egongo da zabalik.

Erakusketaren izenburuaren harira, artistaren aburuz, galerian jarriko dituen piezak ikusterakoan, musu eta besarkadetan pentsatzen du. “Nire lanarekin sortu dudan harremana gogorazten didate, topaketarako gune bat sortzen da, lagun batek esan zidanez”.

Hala, artista nafarrak “afektuen intimitatea” jorratu nahi izan du erakusketa berri honen bidez. “Hasieratik, gorputza-desioa kontzeptuaren pultsioarekin lan egiteko gogoa sentitu nuen, eta zentsu horretan, asmo hori soka batean bihurtu da, gorputza zatitu, lotu eta marrazten duelako”.

Horrela sortu zen Cuerda-Trazo /Cuerpo-Deseo pieza, zeina olerki txiki batekin osatu duen Graciak. Honela dio poemak: “Sokazko eta trazuzko gorputz bat deseatzen dut; gorputza inguratzen duen soka bat; desioaren bidez trazatutako linea bat”.

Gainerako piezak eskultorikoak dira gehienbat, eta material eta tonuetan arrosa nagusitzen da. Horiekin batera, irudi bakarra dago, lore arrosak. “nire etxetik estudiorako bidean dauden zuhaitzetako loreak dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button