MUSIKA

“Musiversika” Unibertsitate Musikaren III. Lehiaketa

EHUkulturak eta Arabako Errektoreordetzak Musiversika Unibertsitate Musikaren III. Lehiaketa antolatu dute, autore eta abeslari gazteak deskubritu eta sustatzeko helburuz, bai eta kulturaren erakargarritasuna eta estilo guztietako musikagintzaren garrantzia indartzeko eta bultzatzeko helburuz ere.

Lehiaketan banakako zein taldekako musika proiektuek har dezakete parte, baldintza bakarra, hau: partaideetako bat EHUko unibertsitate komunitateko parte izatea. Edozein musika estilo edo joeratako musika proiektuak onartuko dira lehiaketan, inolako mugarik gabe. Abestiak musiversika@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira ekainaren 30era bitartean.

Antolakuntzak izendatutako batzordeak erabakiko du zeintzuk diren lehiaketaren irabazleak. Honako sari hauek lortuko dituzte irabazleek: Lehen saria, 700 euro eskudirutan; Bigarren saria, 350 euro; Ikusleen saria, 200 euro; eta diploma, lau finalistentzat.

Baldintza guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button