Nontzeberri

“Musiversika”, Unibertsitate Musikaren II. Lehiaketaren finala bihar

EHUkulturak eta Arabako Errektoreordetzak Musiversika Unibertsitate Musikaren II. Lehiaketa antolatu dute. Hainbat helburu bete nahi dira: autore eta abeslari gazteak deskubritzea eta sustatzea; kulturaren erakargarritasuna eta estilo guztietako musikagintzaren garrantzia indartzea eta bultzatzea, eta euskal unibertsitate campusetako jakin-nahi kulturalari bide ematea, besteak beste.

Musiversikaren, Unibertsitateko Musikako II. Lehiaketaren antolakuntzak, lehiaketaren finalerako hurrengo talde hauek sailkatzea erabaki du: Zoe, Liben Svaart eta TOC. Azken horrek euskaraz haizatzen ditu bere soinuak. TOC bost gaztez osaturiko rock taldea da, sormenerako eta abesti propioak idazteko gogoetatik jaiotakoa. Baxua eta bi gitarrak elkar trukatuz, bateria erritmo sinpleetan eta batzuetan gozoak eta beste batzuetan amorruz beterikoak diren ahots melodietan oinarrituta dago haien musika. Soinu gordina landutako armoniekin nahasten da, gogora errazak diren melodiak nabarmenaraziz.

Musiversikaren finala apirilaren 11an, osteguna, 18:00etatik aurrera izango da Gasteizko Unibertsitateko Pabiloian.

Talde horien gaineko xehetasunak hemen topa ditzakezue.

Exit mobile version