MUSIKA

Musiketxeak lehiaketa abian da

Euskal Herriko Musika Etxe Sareak (EHME) DJ, banda eta bakarlarientzat lehiaketa ondu du; bertan parte hartu nahi duten musikariek Euskal Herrikoak beharko dute izan, edo Euskal Herrian erroldatuta egon gutxienez bost urtetan.

Horretaz gainera, gehienez hiru disko grabatu dituzten taldeek ere parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketaren hirugarren edizioa izango da 2014koa, eta izena emateko epea apirilaren 30era arte dago zabalik.

Musiketxeak lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek honakoak bidali beharko dituzte: hiru kanta mp3 edo wma formatuan, biografia laburra, bi argazki eta riderra zehaztapen teknikoekin. Kontzerturen bat jasotzen duen DVDa bidaltzeko aukera ere bada.

Musiketxeak 2011an eratu zuten Gasteizko Jimmy Jazz aretoak, Bermeoko Kafe Antzokiak, Biarritzeko Atabal aretoak eta Bilboko Emankor Elkarteak.

Informazio guztia: musiketxeak.wordpress.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button